XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Alkarren artean oraindik itz egin gabeak dira, ordea.

Nolatara asiko artu-emanetan?

Kartaren bat egiñez-edo?...

Ontarako, ordea, Volpi Jaunaren baimena bear...

Emango ote-lioke? Bildur da, Nola-naita ere, etzan gauza txarra eskatu nai ziona-ta, eskatu egin dio.

Aitor-entzulearen oraingo aldiko erantzuna ere leengoen antzekoa da.

Aita Jerman'i kartarik ez egiteko.

Olakorik aitatu ere ez egiteko!

Agindua, gogorra zan.

Jema'k zer egingo?

Ixil-ixillik burua makurtu, ta otoi beroagoa egin.

Jesus'ek agindutakoa bete arte, ordea, eskatutako baimena iritxi arte, xixtaka ta mixtaka ibilliko zayo gaxoa Volpi Jaunari, bere aitor-entzuleari.

Alako batean, ainbeste aldiz eskatutako baimena eman dio.

Ura poza!

Gerora begira egon gabe, bai aguro, Erroma'n bizi zan Aita oni eskutitz edo karta egin ere.

Ikus emen, eskutitz onen puxketa mamitsuena: Aita Jermain'i lenengo eskutitza.

Aita agurgarria: Berori ikusteko ta berori eskutitza egiteko naia, aspalditik daukat nere biotzean.

Ontarako amaika bider aitor-entzuleari baimena eskatu diot.